XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MALERREKA

Zubietako Udalak Leitzarako errepidea konpontzeko eskatu dio Gobernuari

Zubietako Udalak bertatik Leitzaraino doan errepidea konpontzeko eskatuko dio Nafarroako Gobernuari.

Bidebarriaren egoera txarra ikusita, Udalak eskakizun hori egitea erabaki zuen azken osoko bilkuran.

Zubietako Udalak esan duenez, gidari askok erabiltzen du bideberri hau Iruñera joateko edo Leitzara bertara lanera joateko eta karreteraren egoera txar horrek istripu-arrisku handia sortzen du eta gastuak ere, zeren eta karreterako zuloetan ibiltzeak kalteak egiten dizkie kotxeei.

Zubietako Udalak inguruko udalei erabaki bera hartzeko eskatuko die.